Errenterian bizi zara?

Errenteriako Energia Komunitatea osatzeko behar zaitugu.

Errenteriako herritar talde bat gara, eta, udalaren laguntzarekin, lehen urratsak egiten hasi gara Errenterian energia komunitate bat sortzeko, errenteriar orori irekia.

Gurekin bat al zatoz?

Zeintzuk dira gure helburuak?

Energia Berriztagarriak

Errenteria erreferentzia izatea energia berriztagarrien garapenean eta, hartara, baliabide fosilekiko mendekotasuna murriztea

Aurreztu

Gure energia kontsumoa murriztea, eta, aldi berean, gure energia faktura murriztea.

Erabaki

Energia-subiranotasunaren aldeko apustua egitea, erabakiak geuk hartuz.

Jasangarria

Mugikortasun jasangarriko proiektuak gauzatzea.

Trantsizio energetikoa

Gizarte-kohesio handiagoa eta bidezko trantsizio energetikoa sustatzea.

Klima aldatu

Klima-aldaketaren aurkako borrokan eragile aktiboak izatea.

Bizitza

Gure bizi-kalitatea hobetzea.

Bertakoa

Gure ekonomia bultzatzea, bertako elikagaiak eta 0 km-ko produktuak sustatuz.

Komunitatearen parte izan nahi duzu?

Zer da Errenteriako Energia Komunitatea?

Erakunde, organismo edo tresna bat da, gaur egungo energia eredua eraldatu nahi duten herritarrek sortua, eta energia Berriztagarrien proiektuak garatzeko gaitasuna duena, tokiko esparruan, eta herritarren parte-hartzearen bidez.

Zure laguntza behar dugu

Nola egingo dugu?

Herritar guztiei irekitako prozesu baten bidez, non guk geuk erabakiko dugun nola eratu nahi dugun energia Komunitatea eta zer proiektu garatuko ditugun. Talde sustatzaileak dagoeneko erabaki du energia komunitatea irabazi asmorik gabeko kooperatiba izango dela.

Zuk parte hartzea behar dugu, eta zuk bezala proiektu honetan parte hartu nahi duten pertsona gehiagorengana heltzea. Ongi etorri.

Prozesu eratzailea 2022. urtearen amaierarako bukatzea espero da; prozesu horretan egingo da kooperatiba edo elkarteko kide bilakatzeko kanpaina.

Komunitatearen parte izan zaitez!